Bihar 'Inhambaneko begiak' erakusketa inauguratuko dute Zarautzen

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 11

19:00etan izango da, Merkatu plazan.

(Elisenda Pons) Munduko Begiak erakundeak  herrialde txiroenetan ikusmen arazoak dituzten pertsonek arreta egokia lor dezaten egiten du lan. Mozanbiken oftalmologia beharrak asetzeko egiten ari den lana ezagutarazteko, bihar Inhambaneko begiak erakusketa inauguratuko dute. 19:00etan izango da, Merkatu plazan. Bertan Elisenda Ponsek egindako argazkiak izango dira ikusgai. Horrez gain, ekidin daitekeen isiltasunari buruzko Mirads dokumentala ere emango dute. Erakusketa urtarrilaren 25era arte bisitatu ahalko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide