"Urteko balantzea oso positiboa da, eta bide beretik jarraitu nahi dugu"

Aritz Mutiozabal 2017ko urtarrilaren 11

Hotz-Zarautz erakundeak errefuxiatuen aldeko ekintza ugari egin ditu urtebeteko bere ibilbidean. Boluntarioen eta kolaboratzaileen lana eta jarrera eskertu dute.

Hotz-Zarautz erakundeko kideak, atzora arte Zigordia kalean zuten lokalean (Aritz Mutiozabal) 2016ko urte hasieran ekin zion Hotz-Zarautz Gobernuz Kanpoko Erakundeak, eta urtebeteko ibilbideak askorako eman dio. "Hilabete hauetan gure lana errefuxiatuen guneetara beharrezko artikuluak eta materiala bidaltzea izan da, baita beste erakunde batzuen bidez aurrera atera diren proiektu batzuk sostengatzeko diru bilketak egitea ere, eta, nola ez, herritarrak egoera honen aurrean sentsibilizatzea egindako ekimen guztietan", adierazi dute taldeko kideek. Ekintza ugari burutu dituzte urte osoan. Besteak beste, martxoan, Munoako musikaldia; udaberrian, Grezian dauden errefuxiatuei laguntzeko material bilketa; itsulapikoak jarri dituzte herriko saltokietan: ekainean, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean hartu zuten parte; irailean, Karela Festa Orion; urrian, Zarauzko Ekonomia Alternatibo eta Solida­rioaren III. Azokan izan ziren, Astral dokumentala eskaini zituen eta Zarautz Tanttaka Musikaldia antolatu zuten; azaroan eta abenduan, Txokolatada Solidarioa; eta orain, Kirol Zozketa Solidarioa dute martxan, beste hainbat elkarterekin batera, eta zozketa urtarrilaren 28an egingo dute. Jarraitu albistea irakurtzen Zarauzko Hitza-ren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide