ZAEko jubenilen zortzikoa Gipuzkoako txapeldun

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 9a

Zarauztarrek bi ontzi aurkeztu zituzten aulki mugikorreko Gipuzkoako Txapelketara, eta laukoarekin hirugarren postuan sailkatu ziren.

Zarauzko zortzikoa garaile Gipuzkoako Txapelketan. (ZAE) Gipuzkoako aulki mugikorreko distantzia luzeko 6. txapelketa jokatuko zuten igandean, Bidasoa ibaian. Bertan hartu zuten parte Zarautz Arraun Elkarteko bi ontzik, biak gizonezko jubenilenak: 4X eta 8+ kategorietan. Zortzikoan txapeldun izan ziren zarauztarrak, eta haien atzetik salkatu ziren, hurrenez hurren, Orio, San Juan, Hondarribia eta Santiago. Bi segundoko aldea atera zieten oriotarrei, eta bost segundukoa sanjuandarrei. Lauko ontzian hirugarren izan ziren ZAEkoak. Donostia Arraun Lagunak izan zen garaile, eta Hondarribia bigarrena; donostiarrak nagusitasun osoz irabazi zuten, beste bi aurkariei minutu eta erditik gorako aldea aterata.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide