Gipuzkoako aulki mugikorreko txapelketa jokatuko dute bihar

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 7a

Oriotarrak eta zarauztarrak lehiatuko dira Bidasoako uretan

Gipuzkoako aulki mugikorreko distantzia luzeko 6. txapelketa jokatuko dute bihar, Bidasoa ibaian. Bertan hartuko dute parte Zarautz Arraun Elkarteko zein Orioko hainbat ontzik. Oriotarrak kadete, infantil, jubenil nahiz absolutuen mailan lehiatuko dira, guztira 12 ontzirekin. Zarauztarrek bi ontzi ureratuko dituzte, gizonezko jubenilen  4X eta 8+ kategorietan. 11:00etan hasiko dute txapelketa.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide