Gaur 13:00ak aldera joan da loteriako delegazioko ordezkari bat Frontoi Txiki ondoko kioskora, kartela jartzera. Atzo egin zuten Erregeetako loteriaren zozketa, eta bigarren sariko dezimo bat kiosko horretan bertan saldu zutela jakinarazi zuten. Gaur jarri dute zenbaki sariduna ageri den kartela. Goizetik jende ugari gerturatu da postura, zorionak ematera.