Herenegungo udalbatzarra bertatik bertara jarraitu zuten langileetako batzuk (Aritz Mutiozabal).
Abenduaren 29ko udalbatzarrean aurrekontuen gaiak luzerako eman zuenez, lantzeko denborarik izan ez zuten gaiei heldu zieten herenegun, jarraipeneko osoko bilkuran. Horien artean bat ELA sindikatuaren mozioa izan zen, EH Bilduk eta Irabazi Zarautzek eurena eginda aurkeztu zutena. Horren bidez, kiroldegiko langileen «baldintza duinen alde eta prekarietatearen kontra ardura hartzeko» eskatu zioten Udal Gobernuari. Era berean, «arazoari konponbidea emateko martxan jarri beharreko mekanismo guztiak» abian jartzeko ere galdegin zioten.
Jarraitu albiste irakurtzen
Zarauzko Hitza-ren webgunean.