Aitor Frantzesenak ohorezko sakea atera du Reala eta Vila-realen arteko partidan

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 4a

Aitor Frantzesena Gallo surf egokituko munduko txapeldunak ohorezko sakea egin du gaur, asteazkena, Realaren eta Vila-realen arteko Errege Kopako partidan, Anoetan. Aritz Aranburu surflariak eta Ibon Illarramendi Koalak lagundu diete Frantzesenari Anoetako berdegunera, eta partida hasterako zelai erdian egin du zarauztarrak ohorezko sakea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide