Bizarzuri haurren gutunak jasotzen aritu da. (Zarauzko Hitza)
Karroza gainean iritsi da Bizarzuri Zarauzko Lege Zaharren enparantzara, laguntzaileekin eta txistulariekin. Herriko txikienen gutunak jasotzeaz gain, haiekin argazkiak ateratzen aritu da. Ilara luzea sortu da, enparantzako aterpeetatik hasi eta Domiko ingururainokoa. Errege magoentzako gutunak jaso ditu gaur Bizarzurik, eta bihar iritsiko dira herrira hiru Errege magoak. 18:30ean hasiko dute haiek desfilea.
Argazki bilduma Zarauzko Hitzaren webgunean ikus daiteke.