Herenegun bozkatu zituzten 2017rako udal aurrekontuak. (Aritz Mutiozabal)
Bi bilkura egin behar izan dituzte 2017rako udal aurrekontuak onartu ahal izateko. Luze joan da eta askorako eman du.
Abenduaren 29ko udalbatzarrera eraman zuten aztergaia, baina ez ziren bozkatzera iritsi egun horretan. Oposizioak –bai EH Bilduk bai Irabazi Zarautzek– hainbat zuzenketa aurkeztu zizkion Udal Gobernuak (EAJ eta PSE-EE) proposatutako proiektuari, eta gauerdian saioa eten egin behar izan zuten, erregelamendu organikoak hala zehazten duelako. Atzo, urtarrilaren 3an, eman zioten jarraipena udalbatzarrari, eta Udal Gobernuko kideen aldeko botoarekin onartu zuten; oposizioko bi udal taldeek kontra bozkatu zuten.
36.327.273,62 euroko aurrekontua izango du Zarauzko Udalak urte honetarako, eta Udal Gobernuak Agintaldi Planeko eta Etxebizitza Planeko ildo nagusiak izango ardatz. Oro har, aurrekontu «potenteak» direla nabarmendu zuen Aranak: «Ikuspegi soziala izateaz gain, herri garapenarekin konpromisoa dute. Inbertsio garrantzitsuak dira, ongi pentsatutakoak eta herriarengan eragin zuzena izango dutenak».
Albistea osorik
Zarauzkohitza.eus atarian irakurgai.