Gaur helduko diote berriro 2017ko aurrekontuak aztertzeko bilkurari Zarautzen

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 3a

Zarauzko abenduko udalbatzarra. (Aritz Mutiozabal) 2017rako udal aurrekontuak onartzeko osoko bilkura egin zuten abenduaren 29an, baina ez ziren bozkatzera iritsi. Udalbatzarra asko luzatu zen, besteak beste, oposizioak hainbat zuzenketa aurkeztu zizkiolako Udal Gobernuak (EAJ eta PSE-EE) proposatutako kontuei, eta gauerdian saioa eten behar izan zuten, erregelamendu organikoak hala zehazten duelako. Gaur jarraituko dute udal bilkura hartako gaiekin, 19:00etatik aurrera. 2017ko diru partidez gain, honako gaiak ere aztertuko dtuzte, hala: - Zinegotzi baten dedikazioa eta ordainsariak aztertzea. - EAJ udal taldeak aurkeztutako proposamena: poliomielitisak eragindako eta gaur egun postpolio sindromea jasaten ari diren pertsonei babes mozioa. - EH Bildu udal taldeak aurkeztutako proposamena: Gure segurtasun eredu propio baten norabidean, Espainiako indar poliziaalen erretiratzea galdegiteko mozioa. - EH Bildu eta Irabazi Zarautz udal taldeek aurkeztutako proposamena: ELA sindikatuaren idatzia aurkeztuz. Amaieran, ohi bezala, eskari- alderetarako tartea izango da. Informazio gehiago, Zarauzkohitza.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide