Abian da txu-txu trena Zarautzen

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 2a

(Zarauzkohitza.eus) Gaur eta bihar txu-txu trena izango da, Haur Kultur Taldeak eta Zarauzko Udalak antolatutako XXXIV. Haurren Hamabostaldiko egitarauaren barruan.
Goizez zein arratsaldez izango da txu-txu trena herriko kaleetan zehar bi egunotan, 11:00-13:30 eta 16:30-19:00 bitartean. Lege Zaharren enparantzatik irtengo da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide