Izeta II.a hilaren 31n Asteasun jokatutako proban. (Ibon Errazu)
Aita-semeak aurrez aurre aritu ziren urteko azken egunean Asteasuko Usarrabi pilotalekuan, Urrezko Harrijasotzaile txapelketan. Jose Ramon Iruretagoiena
Izeta II.a izan zen garailea, guztira 55 jasoaldi eginda. 15 aldiz jaso zuen 150 kiloko koadroa, 18 aldiz 113 kiloko kubikoa eta 22 aldiz 100 kiloko bola.
Semeak, Hodei Iruretagoiena
Izeta IV.ak hiru altxaldi gutxiago egin zituen, 52 guztira: 13 jasoaldi koadroarekin, 18 kubikoarekin eta 21 bolarekin. Jokin Eizmendik ezin izan zuen parte hartu, lesio bat medio.
Harrijasotze probarekin batera, Urrezko Aizkolari Txapelketa ere jokatu zuten. Aitzol Atutxa II.a izan zen nagusi, Jon Rekondo eta Iñaki Azurmendiren aurretik.
Ikusi argazki gehiago
lotura honetan.