Korrika eginez, urteari agur esan diote Zarautzen

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 31

Antoniano Kirol Elkarteak antolatuta, XIV. San Silvestre Lasterketa jokatu dute gaur arratsaldean 600 bat lagunek.

Hainbat lagunek egin dute lasterketa mozorrotuta (Aritz Mutiozabal). Kirola eta jai giroa uztarturik, urteari korrika eginez eman diote agurra 600 bat lagunek. Antoniano Kirol Elkarteak hamalaugarrenez antolatu du proba, eta aurtengo garaileak Hossain Kaanache eta Sara Alonso izan dira. Lehen hiru sailkatuek ez ezik, sari bereziak izan dira; esaterako, mozorrorik onena sorginarena izan da. Urtero bezala, hainbat opari zozkatu dituzte amaieran. Haurren lasterketa ordubete lehenago jokatu da. Aurten, 80 inguru neska-mutilek egin dute korrika, herriari itzuli labur bat emanez. Mutiletan Hodei Elezgarai izan da azkarrena, eta nesketan, Nora Jimenez. Parte-hartzaile guztiek gozokiak jaso dituzte helmugan. SAILKAPENAK Haurrak neskak
  1. Nora Jimenez
  2. Eider Castro
  3. Maddi Azpitarte
Haurrak mutilak
  1. Hodei Elezgarai
  2. Xabier Elezgarai
  3. Gaizka Alberdi
Helduak emakumezkoak
  1. Sara Alonso
  2. Yolanda Moreno
  3. Alaitz Oruesagasti
Helduak gizonezkoak
  1. Hossain Kaanache
  2. Andoni Irazusta
  3. Juan Bendito

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide