Iaz bezala, Jokin Eizmendi, Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II.a eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a iritsi dira Urrezko Harrijasotze Txapelketako finalera. Gaur arratsaldean izango da lehia, 17:00etan, Asteasuko Usarrabi pilotalekuan. Hiru harrirekin egin beharko dituzte lanak, bakoitzarekin bi minutuko txandatan: 150 kiloko errektangularrarekin, 113 kiloko kubikoarekin eta 100 kiloko bolarekin, hain zuzen ere. Izeta II.a txapeldun izan zen iaz, Hodei bigarrena erta Eizmendi hirugarrena.