Pilotaren urte amaierako jaia Zarautzen

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 31

Gabonetako Pilota Jaialdia Zarautzen (Aritz Mutiozabal). ZKEko pilota atalak antolatuta, Gabonetako Jaialdia egin zuten atzo arratsaldean Gaztelekuko pilotalekuan. Alebin eta infantil mailetako esku pilotako eta dibertsitate funtzionaleko seina pilotari aritu ziren jokoan, elkarren artean hainbat partida jokatuz, 12 tantora. Jaialdiaren hasieran minutu bateko isilunea egin zuten hilaren hasieran zendutalko Txus Ugarteren oroimenean; Ugarte pilotari ohia zen, eta ZKEko esku pilotako gaztetxoen entrenatzailea. Jaialdiko irudiak ikusteko: Zarauzko Hitza

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide