Gogoan ekoizpen etxeak eta Suhar arkeologiak elkarlanean eginiko
Euskal Balezaleen Triskantza film dokumentala izango da ikusgai gaur arratsaldean, 19:00etan hasita, Modelo aretoan. Duela 400 urte Islandian hil zituzten 32 euskal bale arrantzaleen istorioaren oroitzapena eta zabalkundea jorratzen du lan honek. Sarrera doakoa izango da.