Pilotako Gabonetako Jaialdia egingo dute ostiralean, Zarautzen

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 29a

Gaztelekuko Zinema pilotalekuan izango dira partidak, 16:30etik aurrera.

ZKEko pilotariak Fronto Txikin. Zarautz Kirol Elkarteko pilota atalak antolatuta, ostiral honetan (abenduak 30) Gabonetako Jaialdia egingo dute. Bertan, esku pilotako eta dibertsitate funtzionaleko jokalariek izango dituzte partidak. Zinema pilotalekuan jokatuko dute, Gaztelekuan, 16:30etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide