Gabonetako Haur Parkea Zarautzen (Aritz Mutiozabal).
Herriko haur eta gaztetxoek gaur eta bihar (abenduak 27 eta 28) izango dute Haur Kultur Taldeak antolatutako parkeaz gozatzeko aukera. Urtero bezala, Aritzbatalde kiroldegian atondu dute: 7 urte bitarteko umeentzat eskubaloiko kantxan, eta 8-12 urte bitarteakoentzat, pilotalekuan. Sarrera doan da, eta bere ordutegia honakoa: 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara.