Datorren apirilaren 22an jokatuko da Aizarnazabalgo II. Duatloia. Egin ala ez zalantzan ibili ostean, Zarauzko Triatloi Taldeak hartu du proba antolatzeko ardura, eta egin egingo da. Parte-hartzaileek 14 kilometro korrika, 70 kilometro bizikletan eta 7 kilometro korrika egin beharko dituzte. Oraindik ez dute zabaldu distantzia luzeko proban izena emateko epea.
Joan zen apirilaren 23an egin zuten
lehenengo duatloia Aizarnazabalen, eta erantzun oso ona izan zuen; izan ere, 124 lagunek parte hartu zuten. Aizarnazabalgo kirol elkarteak eta Aizarnazabalgo Udalak antolatu zuten lehen proba, Gipuzkoako eta Euskadiko federazioen laguntzarekin.