Gaur arratsaldean irekiko dute Aritzbatalde kiroldegian, baina lehen egun hau Zarautz Egokituz talderentzat izango da. Behar bereziak dituzten haur, gaztetxo eta familiei parkeaz modu lasaian gozatzeko aukera izan dezaten, alegia.
Ondorengo bi egunetan, bihar eta etzi (abenduak 27 eta 28), haur eta gaztetxo guztientzat zabalduko dute parkea, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara. Gaztelu puzgarriak 7 urte bitarteko umeentzat izango dira, kiroldegiko kantxan, eta jolasak 8-12 urte bitarteakoentzat, pilotalekuan. Sarrera doan izango da.