Zarauzko Gabonetako jaiotzaren irekiera, Schola Cantorumen eskutik

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 25a

https://youtu.be/wbY6bFk_PDE Narrosko jaiotzaren irekiera ekitaldia egin zuten atzo arratsaldean. Ohi bezala, Schola Cantorum abesbatzako kideek kantaldia eskaini zuten, eta herritar ugari bertaratu zen ikusminez. Hainbat Gabon abesti interpretatu zituzten; horietako hainbat abestera ere animatu zuten jendea.
Gabonetako jaiotza urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik, egunero, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Jaiotzaren irekiera ekitaldiko argazkiak: Zarauzko Hitza

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide