Lehiaketako antolatzaileak eta saridunak, euskalduna tabernaren kanpoaldean (Aritz Mutiozabal).
Euskalduna tabernak, Turismo Bulegoarekin eta Zarauzko Argazkizale Elkartearekin lankidetzan, Ramon Serras argazkilari zarauztarraren omenezko argazki lehiaketa antolatu du aurten estreinakoz.
Itsasoaren indarra gaia oinarri hartuta aurkeztu behar ziren lanak, eta guztira, 43 egileren 110 argazki jaso dituzte. Epaimahaiak, teknikoki ez ezik, gaiari ondoen erantzuten dioten argazkien aldeko hautua egin du. Atzo arratsaldean banatu zituzten sariak Euskaldunan bertan, eta guztira zazpi izan ziren.
Sarituak:
1.
Castigado, Asier Castro de la Fuente (Bilbo), 600 euro eta garaikurra.
2.
Zumaiako barran kaioak dantzan, Andoni Ruiz Etxeberria (Zarautz), 300 euro eta garaikurra.
3.
Olatu gaua, Iñigo Saiz Zubeldia (Zarautz), 200 euro eta garaikurra.
- Zarauztar onenaren saria:
Olatuaren kontra, Jon Antxutegi (Zarautz), 300 euro eta garaikurra.
- Accesit sariak:
Ura saltoka, Jon Antxutegi (Zarautz), 100 euro, eta
Toldoak, Aitor Juaristi Ladrón de Guevara (Zarautz), 100 euro.
Lehiaketara aurkeztutako argazkien artean 30 aukeratu ditu epaimahaiak, Euskalduna tabernan erakusgai jartzeko. Atzo ireki zuten erakusketa, sari banaketa ekitaldiarekin batera, eta datorren hilabete bukaera artea ikusi ahal izango da.