Euskal selekzioarekin jokatzeko deitu dute Yuri Berchiche

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 23a

Yuri Berchiche jokalaria (Aritz Mutiozabal). Abenduaren 30ean, Tunisiaren aurka neurtuko ditu indarrak futboleko euskal selekzioak; San Mamesen izango da partida, 20:30ean hasita. Gaur eman dituzte jakitera deialdirako hautatu dituzten jokalariak, eta horien artean Realeko atzelari Yuri Berchiche dago. Laugarren aldiz jokatuko du euskal selekzioarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide