Zarauztar baten gorpua erreskatatu dute Donostiako Paseo Berriko arroketatik

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 23a

Oinezko batek ikusi du Paseo Berriko haitzetan goizeko 10:00ak aldera, Jorge Oteizaren eskulturen inguruan, eta udaltzainei jakinarazi die. Larrialdi zerbitzuak berehala jarri dituzte abian: Gurutze Gorriko sorosleek Donostiako portura gerturatu dute eta suspertzen ahalegindu dira. Hildakoa 70 urteko gizonezko zarauztarra da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide