Mutxio parkean barrena, Santa Barbara ermitara doan ibilbidea egokitzeko lanekin hasi ziren atzo. Eraztun Berde-Urdinaren barruan egingo den ekintzetako bat izango da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak 28.400 eurokoko inbertsioa egingo du konpontze lan horiek egin ahal izateko. Lau asteko epean gauzatuko dituzte.
Lanak bi zonaldetan egingo dituzte. Alde batetik, Mutxio parkean eta Aiten Etxe jatetxeko aparkalekutik dagoen sarbidera arteko zatian, eta bestetik, parkearen bidetik Natura 2000 sarean sartu arte. Mutxio parkea eta Santa Barbara ermita natur balioengatik kontserbatu nahi dituzte, eta 2003tik daude Natura 2000 sarean sartuta.
Albiste osoa irakurtzeko, jo
Zarauzko Hitzara.