Bederatzi urte pasatu dira Aitziber Etxeberriak (Zarautz, 1973) aurreko eleberria argitaratu zuenetik. Bere bizitzan «aldaketa handiak» egon direla dio, tartean ama ere izan baita, eta idazteko denborarik gabe ibili da. «Baina ez diot inoiz ere utzi idazteari, baina erritmoa oso mantsoa izan da».Pixkanaka-pixkanaka, beraz, Nomada lan berria gorpuzten joan da, eta oraintsu Erein argitaletxearen babesean eman du argitara.
«Ez dakit nomada bihurtu naizen ala betidanik izan dudan bizimodu, sen edo bizimodu hau», dio Nikolay Zaitsev protagonistak eleberriko lehen orrian.
Eleberria nondik nora joango den-edo azaltzen du. Behintzat, bera ez dela leku berean ibili beti, herrialde ezberdinetatik igaro dela... Protagonistak bere bizitzarekiko duen ikuspuntua dela esango nuke. Sarrera moduko bat da, bizitzaren aurrean zer pentsatzen duen edo zer jarrera daukan azaltzen duena. Hasierako atal hori gerora idatzi nuen, eleberria bukatu samar neukala, eta laburpen moduko bat da.
Segi elkarrizketa irakurtzen
Zarauzko Hitzaren webgunean.