36 milioiko aurrekontua proposatu du Udal Gobernuak 2017rako

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 21a

Udal Gobernuak (EAJ eta PSE-EE) 2017rako proposatzen dituen aurrekontuak aurkeztu dituzte gaur goizean Ogasun zinegotzi Jesus Aranak eta Gizarte Zerbitzuetako nahiz Ingurumeneko zinegotzi Gloria Vazquezek. 36.162.569 eurokoa izango da, iazkoaren antzerakoa, eta kopuru horrekin "giza eta ekonomia garapenaren bidetik" jarraitu nahi dutela zehaztu du Aranak. Udal Gobernuak agintaldirako plana aurkeztu du aurten, eta 2017ko aurrekontuak plan horretan azaltzen diren ildo nagusienak jasotzen dituela nabarmendu nahi izan dute Aranak eta Vazquezek. Era berean, aurten aurkeztutako etxebizitza plana "bermatu" dute, eta herritarrekin eginiko parte hartze prozesu jasotako hainbat proposamen kontuan hartu dituzte. Albistea irakurtzen jarraitzeko, jo Zarauzko Hitzara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide