Bikain ziurtagiria jaso dute eskualdeko hainbat elkartek eta enpresak

Urola Kostako Hitza 2016ko abe. 20a, 14:59

Maxixatzenek, La Guipuzcoanak eta Zarauzko Berritzeguneak urrezko ziurtagiria jaso dute, eta Zarauzko Hiribusari zilarrezkoa eman diote.

Bikain ziurtagiria jaso zuten erakunde eta enpresetako ordezkariak. (Euskalit) Bikain euskararen kalitate ziurtagiriak banatu zituzten atzo, astelehena, Donostiako Kursaalean, eta eskualdeko hainbat elkartek eta enpresak jaso dute errekonozimentua. Guztira, Euskal Herriko 52 enpresek jaso zuten ziurtagiria, eta tartean dira Azkoitiko Maxixatzen Euskaldunon Elkartea, Autobuses La Guipuzcoana SL, Zarauzko Berritzegunea eta Zarauzko Hiribusa. Maila desberdinetako ziurtagiriak banatu zituzten atzo, hala nola urrezkoa, zilarrezkoa eta oinarrizkoa. Maxixatzenek, La Guipuzcoanak eta Zarauzko Berritzeguneak urrezko ziurtagiria jaso dute, eta Zarauzko Hiribusari zilarrezkoa eman diote. Dagoeneko 330 enpresak eta erakundek dute Bikainen aitortza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide