Ostegunean
ongietorria egin zioten lagunek eta Zarauzko Udalak
harrera egin zion larunbatean Aitor Frantzesena ‘Gallo’ surflariari,
munduko txapelketa irabazteagatik. Zarauztarrak hunkituta eta eskertuta jaso ditu aitortzak.
Surf egokituko munduko txapeldun izan berri zara, ikusmen arazoak dituztenen mailan. Garaipena al zeneukan helburu?
Bai, ni oso burugogorra bainaiz. Bizitza osoa kirolari eskaini diot, entrenatzaile eta irakasle bezala, eta oso gogorra izan naiz nire ikasleekin, gauzak ongi egitea gustatzen zaidalako. Kasu honetan nire tokatu zait gauzak ongi egin eta gogotik prestatzea, eta gauzak hala egiten direnean errazagoa da fruituak lortzea. Urte osoa eman dut entrenatzen, munduko txapelketaren bila joateko.
Iaz ere hartu zenuen parte…
Bai, baina iaz beste kategoria batzuk zeuden, eta ni zutik jarri eta ikusten zutenen multzoan barneratu ninduten. Iaz ezin izan nituen final-laurdenak gainditu, baina nirekin batera esku bat falta zitzaienak eta antzerakoak zeuden. Aurten, ikusmen mugatua edo ikusmen arazoak dituztenen kategoria sortu dute, eta bertan izan naiz txapeldun.
Elkarrizketa osoa irakurtzeko, jo
Zarauzko Hitzara.