Kalera Kalera ekimena (Aritz Mutiozabal)
Preso ohiek bultzatutako ekimen honek presoen auzia gizarteratzea eta gatazkaren ondorioen inguruko eztabaida piztea du helburu. Gaur arratsaldean egin dute ekitaldia, Lege Zaharren enparantzan.
Iñaki Uriak eta Joseba Permachek hartu dute hitza, eta Mikel Erguin aktorearen mimika antzezpenaren ondoren, herritarrek kandelak utzi dituzte piztuta lurrean, Kalera Kalerako kartelaren gainean, izen bereko abestia kantatzen zuten bitartean.
Ekitaldian zehar Ekhine Eizagirre eta Ekaitz Sirvent preso zarauztarrak izan dituzte gogoan. Bukatzeko, elkarrekin argazkia atera dute.