"Berri oso berezi eta pozgarria" eman du gaur goizean Gloria Vazquez Ingurumen zinegotziak: Zarauzko Udalak Garate gaina eta Santa Barbara arteko baso bat erosi duela jakinarazi du. Sail hori Zingira baserrikoa izandakoa dela esan du Vazquezek, eta Natura 2000 Europako Naturgune Babestuen sarearen barruan dagoela. Gaur bertan sinatu dute salerosketa eskritura; udalak 89.000 euro ordaindu ditu sail horregatik. "Ingurumen sailaren helburu nagusia da bioaniztasuna eta natura zaintzea. Hori egiteko, politika aktiboak martxan jarri behar dira eta dirua inbertitu behar da. Hau bezalako Balio Natural Handiko guneak instituzioenak izan behar dute, bertan aurrerapausoak emateko".
Albiste osoa irakurri nahi izanez gero, jo
Zarauzko Hitzaren webgunera.