Inolako aurreikuspenik egin gabe antolatu zuten 2007an estreinako Kopla Txapelketa, eta berehala bertsolaritzako hitzordu estimatua bihurtu zen. "Inork ez zuen espero. Proba moduan antolatu genuen, eta ekitaldi honek funtzionatu egin zuen", adierazi du Xabi Aizpuruak, ekitaldiaren hasieretako antolatzaileetako batek. Ideia originala Imanol Epelderena izan zen, Medellin hirian (Kolonbia) ikusitako inprobisatzaileen jaialdi bat ardatz hartuta. Halako zerbait herrian antolatze aldera, Ainhoa Agirreazaldegirekin elkartu eta bien artean gorpuztu zuten txapelketa. "Egia esan, ni azken momentuan gehitu nintzaien, aurkezpen lanetarako eta gai-jartzaile gisa, zer pasatuko zen arrastorik gabe eta inolaz ere pentsatu gabe ondoren zer-nolako sona hartuko zuen", gogora ekarri du Aizpuruak.
Irakurri erreportaje osoa
Zarauzko Hitzaren webgunean.