2018rako amaituko dituzte Santa Klarako azpiko pasabideko obrak

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2016ko abenduaren 15a

Urtarrilean hasiko dira lanekin eta 18 hilabete inguru iraungo dutela aurreikusi dute. Eusko Jaurlaritzak dagoeneko esleitu ditu lanak, 1,6 milioi euroko aurrekontuarekin. "Agindu genizuen abenduan jakinaraziko genizuela Santa Klarako azpiko pasabideko esleipena eta data. Lanak eman dira, eta urtarrilean hasiko dira lanekin". Atzo iragarri zuen Xabier Txurruka alkateak, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuarekin batera egindako agerraldian. Txurrukak adierazi zuen egun "pozgarria" zela atzokoa; izan ere, "hainbeste urtetan itxarondako proiektua abian jartzera" doazelako. Jarraitu albistea irakurtzen Zarauzko Hitzaren atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide