"Egun munduko biztanleen %4a etorkina dela uste da. Ehuneko hori herrialdez aldatzen dutenei dagokiena da, herrialde barruko migratzaileak kontuan izan gabe", jakinarazi du Iratxe Zorrozua Immigrazio zinegotziak. "Migratzaile horiek dira bertakoak egin nahi ez dituzten zereginetara etortzen direnak, tartean, geroz eta zaharragoa den gure gizartean zaintza lanak egitera". Zorrozuaren arabera, atzerritik heldutako Zarauzko bizilagun berri guztiak ez dira zaintza lanetan jarduten, baina "Zarautzen lanbide horretan aritzen direnak dezente" dira. "Krisi ekonomiko honen urterik gordinenetan immigrazioa gutxitu bazen ere, ez da erabat eten. Zainketa lanetan aritzeko etortzen jarraitu dutelako, bereziki, Nikaragua eta Hondurasetik iritsitako emakumeek gure gizartean dugun gabezia handi hori estaltzera".
Igandea, abenduaren 18a Etorkinaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Zarauzko bizilagun horiei omenaldi txikia egitea erabaki du Zarauzko Udaleko Immigrazio sailak. Haien errealitate soziala ezagutzeko,
En transito dokumentala eskainiko dute asteazkenean.
Irakurri albiste osoa
Zarauzko Hitzaren webgunean.