Udalak eta Arkamurkak hitzarmena sinatu dute Vista Alegreko parkea mantentzeko

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 9a

Hainbat espezie inbaditzaile kenduko dituzte artelatz berriak landatzeko, eta alor didaktikoa ere landuko dute, bidexka sarean panelak jarrita.

Gloria Vazquez Ingurumen zinegotzia eta Jon Zulaika Arkamurkako kidea. (A. Ventas Aldabaldetreku) Hitzarmen horren helburua da Vista Alegreko parkearen zaindu eta mantentzea. Eta bereziki, bertan aurkitzen den artelatz basoa babestu eta zabaltzea. "Ingurumen zinegotzi gisa, nire ardura nagusia da Zarauzko natura eta biodibertsitatea zaintzea zein babestea. Zarautzen baditugu altxor naturalak: biotopoa eta Garate-Santa Barbarako Zaintza Bereziko Gunea. Natura 2000 sarean dago sartuta alde hori. Bertan dagoen artelatz basoa babestuta dago, bere balio naturalagatik, eta Zaintza Bereziko Gunearen barruan aurkitzen da Vista Alegreko parkea ere", jakinarazi du Gloria Vazquezek. Haren arabera, parke horren biodibertsitatea "oso garrantzitsua" da, 2000 sarearen barruan dagoelako, eta aldi berean, balio gehigarri bat duelako; izan ere, herritik oso gertu aurkitzen da. Era berean, eraztun berde-urdinaren barruan sartzen da. Hain zuzen, berezitasun hori babesteko eta zaintzeko sinatu dute hitzarmena Ingurumen sailak eta Arkamurkak. Irakurri albiste osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide