Dirua faltsutzen zuten Italian eta hainbat herrialdeetara banatzen zuten, Espainiara, Portugalera, Frantziara, Herbehereetara, Erresuma Batura, Alemaniara, Suediara, Lituaniara, Greziara eta Kolonbiara, besteak beste. Poliziak 28 lagun atxilotu ditu guztira, tartean, Zarauzko bizilagun bat. 120.000 euro atzeman dizkie poliziak, eta dirua faltsutzea, talde kriminal bateko kide izatea eta legez kanpo trafikatzea egotzi diete atxilotuei.