Taldekako Espainaiko Kickboxing Txapelketaren aurkezpenean, Jaime Urdanpilleta eta Iban san Martin. (Aritz Mutiozabal)
Iaz herrian egindako kickboxing jaialdiak arrakasta handia izan zuela ikusita, aurten Taldekako Espainiako Kickboxing Txapelketa antolatzea erabaki du Kuraia Figth Club elkarteak, Zarauzko Udalarekin lankidetzan, eta Espainiako Kickboxing Federazioaren eta
Kirolen Goi Kontseiluaren babesarekin. Txapelketa larunbat honetan jokatuko da, Aritzbatalde frontoian, eta Espainiako Estatuko 70 taldek hartuko dute parte. Guztira, 300 parte hartzaile inguru espero dituzte.
Txapelketa K-1, Full Contact eta Low Kick modalitatetan jokatuko da. Hirurak senior eta junior mailan, gizonezkoetan zein emakumezkoetan, pisuaren araberako mailetan banatuta. Amateur mailako txapelketa denez, borroka bakoitzean bi minututako hiru asalto egingo dituzte, baina hasierako kanporaketetan posible da bi minututako bi asalto jokatzea. Egun osoko jardunaldia egingo dute, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 21:00etara, eta sarrera doan izango da.
Ikusi erreportaje osoa
Zarauzko Hitzaren webgunean.