Gabonetako jaiotza muntatzen hasi dira Narrosen

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 6a

Abenduaren 24an zabalduko dute, eta urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik.

Irudiak eta egiturak jartzen ari dira dagoeneko, baina oraindik pixka bat itxaron beharko dute herritarrek Gabonetako jaiotza bisitatzeko. Irekiera ekitaldia abenduaren 24an izango da, 18:30ean, Schola Cantorum abesbatzaren eskutik. Ondoren, urtarrialaren 6ra arte egongo da zabalik, egunero, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide