Pankarta jarri dute Aritzbatalde kiroldegiaren sarreran. (Aritz Mutiozabal)
BPXport, Balea Igeriketa eta ELA sindikatuaren izenean, Kiroldegiko langileoi entzun!!! Convenio ya! dioen pankarta jarri dute Aritzbatalde kiroldegiaren atarian. Era berean, idatzi bat zabaldu dute sare sozialetan.
Zarauzko kiroldegiko langileek idatzian adierazi dutenez, hilabeteak daramatzate lanpostuetan "gorabeherekin". Apirilean, Balea Igeriketa enpresako harrera zerbitzuan murrizketak izan zirela diote: "Udaleko langile batek azpikontratatuta zegoen langilearen postua hartu zuen, eta azken hori lanaldi oso txikiarekin gelditu zen". Aldaketa "aldebakarreko" erabakia izan zela gaineratu dute, "legeak eskatzen dituen prozedurak bete gabe" hartutako erabakia.
Udalarekin hainbat bilera egin ondoren, kiroldegiko zerbitzuak "hutsune ekonomikoak" zituela esan zieten, eta "zerbitzuaren plegu berriak publikatzean baloratzen ari zirela zein hitzarmen kolektibo izango zen etorkizunean langileek izango zutena". Nabarmendu dute orain arte "2012tik indarrik ez duen hitzarmena" aplikatzen dietela; hau da, Gipuzkoako kirol instalazioei dagokiena.
Irakurri albistea osorik Zarauzko Hitzaren webgunean.