Imanol Urbietaren abestiak kantatu dituzte Zarautzen, euskararen aldeko kantu-jiran

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 3a

Zarauzko Udalak, Imanol Urbieta Musika Eskolak eta herriko ikastetxeek antolatu dute Euskararen Eguneko kantu-jira. Herriko haur, gazte eta heldu mordoa bildu da, euskararen alde Imanol Urbietaren abestiak kantatzeko. Donibane plazan abiatu dute kalejira, eta herrigunea alaitu dute Txoria Nintzela, Behin Betiko, Mac Mikel, Bizitza kantu bat da eta Oihu bat entzun da abestiekin. [flickr_set id="72157677271122506"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide