Iazko Zarauzko Bikote Mistoen Kroseko irudia. (Aiora Larrañaga)
Zarautz Kirol Elkarteko Atletismo atalak antolatuta, igande goizean Zarauzko 38. Bikote Mistoen Krosa jokatuko da. Urola Kostako I. Kros Mistoen Txapelketako proba puntuagarria izango da.
Lasterketan parte hartu ahal izateko dortsalak bi egunetan banatuko dituzte Aritzbatalde pilotalekuan: bihar, 18:30etik 20:30era, eta igandean, lasterketaren egunean bertan, 08:30etik 10:00etara.
Gaur bukatuko da bikote mistoen krosean izena emateko epea. Beraz, oraindik inskribatu ez diren bikoteek
herrikrosa.eus webgunean dute horretarako aukera, bikoteko 20 euro ordainduta.
Irakurri albiste osoa
Zarauzko Hitzaren webgunean.