Herriko hainbat eragilek Ekonomia Alternatiboaren Azokan hartu zuten parte. (Zarauzko Hitza)
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Lankidetzako Departamentuak Lankidetzako Esparru Estrategiko bat prestatu du, Diputatuen Kontseiluak joan den otsailaren 23an onartu zuena. Esparru hori lanerako dokumentu bat da, eta 2019ra arte egongo da indarrean.
Dokumentu hori osatzeko, Gipuzkoan garapenerako lankidetzan aritzen diren eragileen ekarpenak jaso nahi ditu Aldundiak, eta horretarako, lurraldeko eskualde guztietan bilerak egingo ditu, baita Zarautzen ere. Ostegun honetan (abenduak 1) izango da, Etxezabalako beheko solairuko areto berrian (Kale Nagusia 29), 18:00etan.
Irakurri albiste osoa
Zarauzko Hitzaren webgunean.