Berchiche, Aizpuru, Murua eta Argiñano dira kanpainako protagonistak (Zarauzko Udala)
Herrian erosketak egiteari buruz kontzientzia hartu eta herriko ekonomiaren garapena bultzatzeko helburuarekin, merkataritza kanpaina bat jarri du martxan Zarauzko Udalak lehenbiziko aldiz, Murkil Zarauzko dendarien elkartearen laguntzarekin. "Agintaldi planean, herriko ekonomiak, hau da, bertako negozioek badute euren tartea. Planari eutsita, bertako merkataritza nola indartu aztertzen hasi ginen", azaldu du Jesus Arana Garapen Ekonomikoko zinegotziak. Hori dela eta, Murkilekin bildu eta elkarlanerako mahai iraunkor bat sortzeaz gain, kanpaina berri bat martxan jartzea erabaki zuten.
Horretarako, herriko lau pertsonaia ezagunekin harremanetan jarri dira, eta Zarauzko kaleetan zein merkatu plazan jarri dituzte: Itziar Aizpurua aktorea, Karlos Argiñano sukaldaria, Yuri Berchiche Realeko jokalaria eta Ainhoa Murua triatleta.
Irakurri albiste osoa
Zarauzko Hitzaren webgunean.