Jostailu truke azokako postua. (Onintza Lete/Hitza)
Gabonen bueltan Orioko Herrio natur taldeak jostailu erabiliak trukatzeko azoka antolatzen du urtero. Ekimenarekin Gabonetako "gehiegizko kontsumoaz" ohartarazi nahi dituzte herritarrak, eta elkartrukea eta berrerabilpena sustatu. Aurten, abenduaren 18an, igandean, egingo dute azoka 10:30etik 14:30era, herriko plazan; eguraldi txarra egingo balu pilotalekuan jarriko dute postua. Dena dela, aldez aurretik bilduko dituzte jostailuak. Ostiralean, Zaragueta eskolan izango dira, 16:00etatik 17:00etara; eta Ikastolan, 16:30etik 17:30era. Horretaz gain, abenduaren 16an, ostiralarekin, Herriko Plazan jarriko dute jostailu erabiliak biltzeko postua, 17:00etatik 19:00etara.
Herrioko kideek azaldu dute, jostailuak osorik egon behar dutela, egoera onean. «Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan. Egoera txarrean dagoen jostailurik ez da jasoko» mabarmendu dute. Behin azoka amaitutakoan inork eraman ez dituen jostailuak irabazi asmorik gabeko erakunde batera bideratuko dituzte Herrio Natur elkarteko kideek.