'Goazen antzerkira' kanpaina martxan

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 29a

Didau antzerki faktoriak eskainita, Zarauzko ikastetxeetako haurrek Beldartxo Jatuna ikusteko aukera izango dute egunotan. Atzo izan da lehenbiziko saioa, Antonianoko ikasleekin. Gaur ikastolakoek, asteazkenean La Sallekoe ikusiko dute antzezlana, ostegunean haurreskolakoek eta ostiralean, berriz, Orokietakoek. 10:00etan izango dira emanaldiok, Modelo aretoan. Ikusi argazki gehiago Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide