Hamar urte igaro dira Zarauzko Kopla Txapelketa estreinekoz egin zenetik, eta harrezkero, ezinbesteko hitzordua bihurtu da bertsozaleen artean. Aurtengo ekitaldia ere prest dute antolatzaileek: abenduaren 16an jokatuko da txapelketa, Putzuzulo gaztetxean, 22:00etan hasita.
Hamar bertsolarik hartuko dute parte: Igor Elortza (
2015ko Zintzarriaren irabazlea), Sustrai Colina, Asier Azpiroz, Iratxe Ibarra, Ortzi Murua, Eneritz Artetxe, Unai Agirre, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Markel Eizagirre. Gai jartzaile lanetan, iaz bezala, Martin eta Xabier Etxeberria anaiak ariko dira.
Irakurri albiste osoa
Zarauzko Hitzaren webgunean.