(Zarauzko Hitza)
Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz programa jarri du abian, "lurraldeko iraunkortasuna eta ongizatea ziurtatzera bideratutako proiektu ekonomiko, sozial eta kultural eraldatzaileak sortzeko" helburuarekin. "Eragile anitzeko partaidetza dinamika bat, lurraldearentzat epe ertain-luzera estrategikoak izango diren proiektuak hausnartu, identifikatu eta diseinatuko dituena; erakundeetan gauzatuko diren esperientzia pilotuen eskutik, proiektuekin esperimentatuko duena; oinarri zientifikoko ezagutza sortuko duena, hausnarketa eta esperimentazio prozesuen oinarri gisa unibertsitateekin elkarlanean; nazioarteko sarea egituratuko duena egiaztatze eta ikaskuntza sistema gisa zein eztabaida publiko eta soziala sustatuko duena gizarteratzea prozesuaren eskutik", azaldu dute.
Abenduaren 13an aurkeztuko dute programa hori Zarautzen, Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren Kabineteak bultzatuta. Urola Kostako Udal Elkarteak lan jarduera bat antolatu du egun horretarako, "programaren atal eta proiektuak nahiz guztioi baliagarriak izango zaizkigun baliabideak ezagutzeko". Eskualdeko herritarrak, enpresak zein eragileak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte.
Irakurri albiste osoa
Zarauzko Hitzaren webgunean.