'Bizikidetza eta bakegintza: emakume politikariak mintzo' mahai-ingurua gaur Modelo aretoan

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 22a

Zarauzko Bilgune Feministak antolatu du ekimena, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren barruan

Gaur, asteartea, mahai-ingurua izango da Modelo aretoan 'Bizikidetza eta bakegintza: emakume politikariak mintzo' lelopean. 19:00etan hasiko da, eta EAJko zinegotzi Nekane Iribarrek, EH Bilduko zinegotzi Naiara Carvajalek, Elkarrekin Podemoseko ordezkari Pili Zabalak eta Euskal Herriko Bilgune Feministako kide den Miren Arangurenek hartuko dute parte. Saioa Samara Velte kazetariak dinamizatu eta zuzenduko du. Mahai-inguruaz gain, Zarauzko mugimendu feministak beste bi ekitaldi antolatu ditu azaroak 25a tarteko:
  • Azaroak 24. Transfeminismaren inguruko lanketa, 19.00etan, gaztetxean. Antolatzailea: Zarauzko Bilgune Feminista.
  • Azaroak 25. Ekimena, 19.00etan, Lerge Zaharren enparantzan. Antolatzailea: Zarauzko Sare Feminista.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide