Bultza Zumba saiuoa Zarautzen (Aritz Mutiozabal).
Zarautz Rugby Taldeak antolatuta, III. Bultza Zumba saioa egin dute gaur goizean. Hasiera batean Munoa plazan egitekoak baziren ere, Gaztelekuko frontoian egin dute; astebururako eguraldi txarra iragarrita zegoela-eta, lekuz aldatzea erabaki zuten astean zehar. Aurreko urtetako arrakastaren haritik, aurten ere 40 haurrek eta ehundik gora helduk hartu dute parte ekitaldian. Lorena Garcia eta beste hainbat irakasleren gidaritzapean, erritmoz bete da frontoia.
Argazki bilduma ikusteko: Zarauzko Hitza
https://youtu.be/4bPgxN67WcU