(Zarauzkohitza.eus)
Urbietaren alarguna da Kontxi Aizarna (1958), eta
Haizearen herrira diskoaren sustatzailea izan da, nahiz eta berak "ezer gutxi" egin duela dioen, apaltasun osoz.
Nola sortu zen Manoloren omenezko diskoa egitearen ideia?
Ostegunero taldetxo bat biltzen gara Aritzbatalde tabernan, eta Manolok abesti berriren bat egiten zuenean, Txapasekin [Iosu Txapartegi] partekatzen zuen. Materiala ikusita, Txapasek pailazoekin hitz egitea erabaki, eta hortik abiatu zen istorioa. Pailazoei ideia polita iruditu zitzaien aitona-amonak eta bilobak elkarrekin gauzak partekatzeko ideia.
Abestien aukeraketa bat egin zuten, kanta zaharrekin eta berri batzuekin, eta ni hor egon naiz, behar izan dutenean laguntzeko. Baina ezer gutxi egin dut nik... titulua gehiago izan da.
Manoloren abesti ugari dago grabatuta, jada diskoetan jasota. Lan honetan, ordea, badira orain arte argitaratu gabeak. Bete beharreko hutsune bat izango zen hori, ezta?
Bai, eta, hain zuzen ere, abesti berriak dira bilobek aitona-amonekin jolas egitekoak eta gauzak partekatzekoak. Pixka bat aitona-amonek egin dezaketen transmisio lan hori galdu ez dadin, gaur egun teknologia berriak horren purian dauden garai hauetan.
Irakurri elkarrizketa osoa
Zarauzko Hitzaren webgunean.